Bertsolari Txapelketako finaletik kanpo gelditu da Jon Maia

Baleike 2017ko abe. 2a, 21:41
Jon Maia Amurrioko saioan.

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa nagusiko finaletik kanpo gelditu da Jon Maia. Gaur Iruñean jokatu den azken finalaurrekoan Aitor Sarriegik, Aitor Mendiluzek eta Unai Agirrek aurrea hartu diote sailkapenean, eta zortzigarren postuan amaitu du Maiak, finaletik urrats batera. 

Hauek dira BECeko finalean Amets Arzallus txapeldunarekin batera kantatzeko sailkatu diren zazpi bertsolariak: Maialen Lujanbio (1.457,5), Aitor Mendiluze (1.437), Igor Elortza (1.413), Sustrai Colina (1.406), Aitor Sarriegi (1.403,5), Beñat Gaztelumendi (1.389) eta Unai Agirre (1.363,5). Jon Maiak 1356,50 puntu lortu ditu.

Gaur Iruñean jokatu den azken finalarruekoan horrela gelditu da puntuazioa:

1. Aitor Sarriegi 698,5 puntu
2. Aitor Mendiluze 696,5
3. Unai Agirre 696
4. Miren Amuriza 652
5. Alaia Martin 649,5
6. Oihana Iguaran 646