[BIDEOA] Zumai txarangaren Xixili Eguneko kalejira

Baleike 2017ko abe. 2a, 18:43

Hotz galantarekin atera dira gaur Zumai txarangakoak Xixili Eguneko kalejira egitera. Jende gutxi aurkitu dute kalean, baina hori berdin izan zaie. Miranda de Ebroko zenbait musikariren laguntzarekin, kalez kale aritu dira giroa berotu nahian.