Luizia izan da gaur goizean Narrondon

Baleike 2017ko abe. 2a, 16:39
Argazkia: Eli Alonso

Eguraldi txarrak izan du eragina Narrondo auzoan ere. Gaur, goizeko lehen ordutan luizi bat izan da. Zorionez, ez du eragin handirik izan, baina, eguraldi txarra dela medio, arreta mantentzeko eskatu diete auzotarrei. 

Korta enpresa gaineko mendian gertatu da luizia, argindar poste berriaren azpian. Gertaeraren jakitun, Udaltzaingoak inguruan zeuden kotxeak kentzea eskatu du eta, jarraian, autoei Korta zaharra eta mendiaren artean igarotzen den errepidea itxi die. Oinezkoek, oraingoz, badute bide horretatik pasatzea. 

Denboraleagatik ezarritako alerta laranja gaur arratsaldeko hiruretan kendu eta, beraz, eguraldiak hobera egitea espero da. Hala ere, Udaltzaingoak auzotarrei arreta mantentzea eskatu die.