BIDEOA: Indian hiesa duten emakumeen aldeko crowdfunding kanpaina

baleike 2017ko abe. 2a, 08:49

Atzo, Hiesaren Aurkako Nazioarteko egunean, Vidas en positivo izeneko crowdfunding kanpaina jarri zuten abian, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasketetako bost ikaslek (bertako kidea da Nagore Osa zumaiarra). Abendu guztian egongo da kanpaina martxan.

Kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina martxan jartzeko, Euskal Herrian aski ezagunak diren hiru aktoreen kolaborazioa izan dute bideo honetan. Hain zuzen, Elena Iruretarena, Zuriñe Hidalgorena eta Nerea Mazorena.