Amiantoaren eta lanbide profesionalaren inguruko mozio bana onartu ditu plenoak

Baleike 2017ko abe. 1a, 14:31
Miren Pilare Galfaroro, EH Bilduko zinegotzi berria

Azaroko ez ohiko biltzarra egin zen atzo arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Amiantoari eta lanbide profesionalari buruzko mozio bana aztertu eta onartu ziren, baita Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpena irakurri ere. 

Hasteko, Miren Pilare Galfarsorok zinegotzi kargua hartu zuen. Orain arte EH Bilduko zinegotzi izan den eta pasa den irailean kargua utzi zuen Nerea Eizagirreren lekua hartuko du legealdi amaierara arte. 

Bake epaitegian ere aldaketak izango dira. Maria Isabel Aizpuruak bake epaile izatea utziko du eta haren ordez Lucia Arzuagak hartuko du ardura. Bere ordezkoa Agustin Zubimendi Martikorena izango da. 

Oikiako eskola berraren obrei %95eko hobaria aplikatzea ere onartu zuen plenoak. 

Mozioak

Amaieran, bi mozio eta adierazpen bat aztertu ziren. Lehen mozioa Zumaiako Karta Sozialaren izenean amiantoaren inguruko mozioa botatu zen. EH Bilduko bozeramaile Alex Olidenek adierazi zuenez, amiantoarena "drama" bat da eta, mozio honen bitartez, udal eraikinen inguruko txostena egitean amiantoa edo fibrozementoa aurkitzen bada, neurriak hartzea eskatzen da. Mozioa ahobatez onartu zen.

Hemen duzue amiantoaren inguruko mozioa.

AMIANTO by baleike on Scribd

Jarraian, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Zumaiako Udalaren adierazpen instituzionala irakurri zuen Oier Korta alkateak.

2017_Euskararen Nazioarteko Egunerako Adierazpena_EUS by baleike on Scribd

Amaitzeko, Lanbide Profesionalaren inguruko mozio bat irakurri zen. Hasiera batean EH Bilduk aurkeztu zuen proposamena, baina, azkenean, hiru alderdien izenean heldu zen plenora, eta hau ere ahobatez onartu zen. 

LANBIDE HEZIKETA MOZIOA by baleike on Scribd