Indian hiesa duten emakumeen alde crowdfunding kanpaina jarri dute martxan

Baleike 2017ko abe. 1a, 11:45

Vidas en positivo izeneko crowdfunding kanpaina jarri dute abian, gaur, Hiesaren Aurkako Nazioarteko egunean, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasketetako bost ikaslek. Abendu guztian egongo da aportazioak egiteko aukera.

Eneritz Arizmendiarrieta bergararra, Sara Anton debarra, Anne Campo eta Ainhoa Peña gasteiztarrak, eta Nagore Osa zumaiarra Mondragon Unibertsitatean irakasten den LEINN-eko ikasleak dira. Urtarriletik apirila bitartean, Txina eta Indian izango dira hainbat proiektu garatzen, eta hain zuzen, horietako bat da Indian bizi diren eta hiesa duten emakumeen aldeko proiektua.

Gaur, Hiesaren Aurkako Nazioarteko egunean, jarri dute martxan Vidas en positivo crowdfunding kanpaina, eta hilabete guztian zehar izango da aportazioak emateko aukera.

Erlazionatuak