V. Urkome Sariak banatu dituzte gaur goizean

baleike 2017ko aza. 30a, 17:48

Goizeko 12:00tan, Azkoitiako udal pleno aretoan, V. Urkome Sariak banatu dira. Guztira zortzi proiektu aurkeztu dira, eta horretaz gain, sari irekia ere izan da.

V. Urkome Sariak, bost ataletan banatu dira, eta sail bakoitzeko irabazleak, 2.000 euro irabazi ditu.

Hauek dira atal bakoitzeko irabazleak:

1.- Nekazaritza jardueraren sustapena atalean: Miguel Arribas, Hazi ekologikoen merkaturatze zuzenerako tokiko ekoizleen sarea.

2.- Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena atalean: Jone Aldabaldetreku Telleria, Tokiko basalandareekin artisau produktuak eta formazio/esperientziak.

3.- Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu atalean: Ainara Agirregabiria, Haziak lau haizetara zabaltzen.

4.- Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri atalean: Aitziber Aizpuru, Elikadura burujabetza.

5.- Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen dutena: Agurtzane Odriozola, Xabier Izagirre, Ioritz Aizpuru, Denda eredu berri bat.

Sari irekia

Bozka bidez ematen den saria da. Guztira 864 bozka eman dira azaroaren 7tik 30ra bitartean www.urkome.eus webgunean. Hauek izan dira emaitzak:

1.- Hazi ekologikoen merkaturatze zuzenerako tokiko ekoizleen sarea. Miguel Arribas. 292 bozka jaso ditu.

2.- La Oveja Latxa. 240 bozka jaso ditu.

3.- Tidore. 113 bozka jaso ditu.