Mireia Centenoren hitzaldia bihar, Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2017ko aza. 29a, 15:33
Argazkia: Mireia Centeno

Komunikazio ez bortitza izeneko mintegia emango du bihar, 15:00etatik aurrera, Mireia Centeno psikologoak Maria eta Jose ikastetxean. Haurrak 4 urte eta LH 2.maila bitartean dituzten guraso eta familiarrei zuzenduta dago.

Zigorrak, xantaiak, mehatxuak... maiz erabiltzen dira haurraren jarrera bideratzeko estrategia bezala. Baina, jakina da guzti honek ez duela onurarik eragiten haurraren hazkuntza eta heziketan. Guraso mintegi honetan, egunerokotasunean lagungarriak izan daitezkeen hainbat estrategia erakutsiko ditu Centenok.

Mintegi irekia izango da, horregatik, parte hartu nahi duenak, gaur edo bihar, ikastetxera deitzea gomendatzen da.