Garbitasuneko langileek kontzentrazioa egingo dute bihar hitzarmen berria eskatzeko

Baleike 2017ko aza. 28a, 08:52

Hitzarmen "duin" bat lortzeko borrokan dabiltza aspaldidanik garbitasuneko langileak. Borroka horren baitan, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek deituta, kontzentrazioa egingo dute bihar, 12:30etik aurrera, Zumaiako Institutuaren parean (Aita Mari kalean).

Hemen irakurri dezakezue zerk eraman dituen langile hauek kontzentrazio hau egitera.