Xistera Zirkuituko partidak hartu ditu Aitzuri frontoiak

Baleike 2017ko aza. 26a, 12:08

Atzo Zumaian AVIA Xistera Zirkuituak egun osoko jaialdia izan zuen. Goizeko finalerdiak ikusgarriak izan ziren. Gazte mailan, berdintasuna nabarmena izan zen, eta azkenean Eduardo Agirre eta Julen Lopez zumaiarrak nagusitu ziren.  Helduetan, aldiz, zumaiarrek ezin izan zuten finalerako sailkapena lortu, eta gasteiztarrak izan ziren nagusi. Bi aritu ziren  finalean, biak atzelariak, Eduardo Suso eta Hibai Olasolo hain zuzen ere.

Arratsaldean jokatutako lehen partidan, gazte mailakoan, herriko bi pilotariek ezin izan zuten garaipena lortu, eta Bidarteko Clement Garcia eta Maxime Berdoulay nagusitu ziren hirugarren setean. Helduen partidan ere, hirugarren setera heldu behar izan zuten, baina azkenean Ibai Iturrino eta Hibai Olasolo izan ziren irabazleak Iban Etcheberry eta Eduardo Susoren aurka.

Jaialdiari amaiera emateko bertaratuko ikuslegoak emakumeenganako indarkeriari EZ esan nahi izan zion.