“Ez du zentzurik Zumaiara joan eta ordaindu araztea”

Baleike 2017ko aza. 21a, 19:50

Herritarren kexak eta iradokizunak entzuteko aukera ere izan da bilera hauetan. Pasa den asteazkenean egindakoan Narrondo eta Oikia auzoetako ordezkaritza izan zen. “Ez du zentzurik Zumaiara etortzen garenean ordaindu behar izatea bizitza Zumaian egiten dugunean”, adierazi zuen emakume batek. Zumaiako eta Zestoako udalek kasurik egiten ez dietela salatu zuen beste bizilagun batek eta hirugarren batek aparkalekuentzako marrak margotzea eskatu dutela aipatu zuen.

Etxebizitzako egoiliarren artean bi ‘biñeta’ bakarrik ematea gutxi dela ondorioztatu zuen beste bizilagun batek. “Gure etxean lau lagun gaude eta, lana dela medio, bakoitzak bere kotxea behar du. Bi biñeta bakarrik banatzen badituzue, besteok ezin dugu Zumaian aparkatu”.

Eguneko ordu batzuetan egoiliarren lekuak hutsik egon eta toki horietan aparkatzen debekatu zietelako kexak aurkeztu zituzten bizilagunak ere izan ziren.