Prestakuntza-bonoa eskuratu duten langabeak kontratatzeko diru-laguntzak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko aza. 20a, 15:43

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten langabeak kontratatzen dituzten eskualdeko enpresek 3.000 euroko diru-laguntza lortu ahal izango dute, eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500 euroko laguntza.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du 2017an ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Deialdi horretako lerro batek diru-laguntzak emango ditu eskualdeko enpresek pertsona langabeak kontratatzeko.

Baldintzen artean, kontratuek 6 hilabetekoak izan behar dute gutxienez (lanaldi osoa). Eskabideak aurkezteko azken epea abenduaren 29an izango da. Informazio gehiago, hemen.