Xixili Eguneko lehen saioak egin dira asteburuan

Baleike 2017ko aza. 19a, 17:44

Asteazkena da Xixili Eguna, musikarien zaindaria, baina herriko zenbait taldek egin dituzte dagoeneko lehen saioak. Atzo Musika Eskolako triki taldea aritu zen kalez kale Armintzako trikitilariekin batera. Gaur goizean txistulariek goiz soinua jo dute eta eguerdian Beheko Plaza abesbatzak kantu kalejira egin du. 

Ostegunetik aurrera musikarekin lotutako saio gehiago izango dira.

Azaroak 23, osteguna.

18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira.

18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia.

Azaroak 24, ostirala.

19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza.

Azaroak 25. larunbata.

11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. Iñigo de Pequeren eskutik.

19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies.