Bederatzi bazkari egingo dira Zumaian Bizilagunak ekimenaren baitan

Baleike 2017ko aza. 19a, 15:01

80 lagun inguru bilduko dira gaur Zumaian Bizilagunak ekimeneko bazkarian. Anitzen Sareak antolatuta, bederatzi bazkari egingo dira gaur, bertako familiak eta kanpotik etorritakoak elkar ezagutzeko antolatutakoak.

Beheko Plazan elkartu dira eguerdian eta gero etxeetara, elkarteetara edo txokoetara abiatu dira jan, hitz egin eta elkar ezagutzeko asmoz.