Igandeko meza abestuko du Beheko Plazak eta ondoren kantu kalejiran atera da

Baleike 2017ko aza. 17a, 21:43

Beheko Plaza Abesbatzak ere bat egingo du Xixili Egunarekin. Igandean, goizeko 11:00etako meza nagusia abestuko du eta, ondoren, kalejiran aterako da. 

Egitaraua hau izango da:

  1. GLORIA IN EXCELSIS DEO (Antonio Vivaldi)
  2. ZEZILIA DONEA (J. Manterola)
  3. SANCTUS ET BENEDICTUS (Cesar Franck)
  4. JAUNGOIKOAREN BILDOTSA (Arm. Iker Gonzalez)
  5. POZ ABESTIA (Haendel)

Egun horretan baita ere, Maria eta Jose Ikastetxeko lekaimeen agurra ospatuko da parrokian herriaren esker ona agertzeko. Hori dela eta, sarrerako abestia HIMNO A JOAQUINA DE VEDRUNA abestuko du koroak. Irteeran berriz, TU GOZASTE DEL SEÑOR.

Organojolea Maria Carmen Azpeitia izango da eta zuzendaria Agustin Zubimendi.

Ez dira horrekin amaituko, ordea, abesbatza honen eguneko lanak. Izan ere, meza bukatuta eta hamaiketakoaren ondoren, 13:00ak aldera, kantu kalejira egingo du herriko kaleetan zehar.