Peio Aizpuru: "Estrasburgon helegitea aurkeztuko dugu datorren astean"

Baleike 2017ko aza. 17a, 21:30

1984ko martxoaren 19an Pasaiako badian izandako gertaeren inguruko dokumentala eman da gaur Aita Mari zinean. 200 lagun inguru bertaratu dira herriko zinera Pasaiako badia film dokumentala ikustera. Txalo ugari entzun dira pelikularen amaieran.

Behin pelikula amaituta, gau beltz hartan Pasaian hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistako kide Dionisio Aizpururen anaia Peiok hartu du hitza. Dokumentala ikustera hurreratu direnei eskerrak luzatu dizkie eta han gertatutakoaren egia jakin arte atsedenik hartuko ez dutela azpimarratu du. 

Pelikula urrian estreinatu zen eta ordutik Euskal Herriko zenbait tokitan erakutsi da. Pelikularen amaieran Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuta dagoela esaten da. Ordutik berriak izan dira. Peio Aizpuruk azaldu duenez, helegite hori atzera bota du Madrilgo auzitegiak. Horrek, baina, ez ditu geldituko hilketa hauen egia jakitea eskatzen dutenek eta datorren astean Estrasburgon beste helegite bat aurkeztuko dutela eman du jakitera Zumaiako bizilagunak. "Badakigu ez dela erraza izango eta helegite gehienak atzera botatzen direla, baina honekin jarraituko dugu. Badakigu Espainiako justiziaren aldetik ez dugula ezer jasoko"