Zumaiari buruzko erreportajea argitaratu dute Gipuzkoako Hitzan

Baleike 2017ko aza. 17a, 14:41
Argazkia: Juan Luis Romatet

Sona hartu duen herria izenburupean Zumaiari buruzko erreportaje argitaratu dute gaur Gipuzkoako Hitzan. Bi zati ditu erreportajeak: lehen zatian Oier Korta alkateak Zumaiaren gaurko egoeraz hitz egiten du eta, bigarrenean, Elena Irureta aktorea elkarrizketatu dute. 

Erreportajea egiteko Oier Korta alkatea elkarrizketatu dute. Zumaiaren aberastasun naturalaz, turismoak izan duen igoeraz eta aparkamenduak arautzeko hartutako neurriez hitz egiten du Kortak. 

Bigarren zati batean, Elena Irureta aktorea elkarrizketatu dute. "Bizitzeko lekurik onenetakoa da Zumaia, onena ez bada", dio Elenak elkarrizketa honetan.