Inprobisazioa ardatza duten kontzertuak izango dira igandean Gaztetxean

Baleike 2017ko aza. 17a, 12:40

Igande honetan, 18:30ean, hasita, inprobisazioa ardatza duten hiru talderen kontzertua izango da Torreberri Gaztetxean. Antolatzaileen esanetan, perkusioa eta soinu desberdinen artkeo harreman primitiboak garatuko dira. "Inprobisazioa inoiz ez bezala sentitzeko aukera errepikaezina eskainiko zaigu".

Hiru talde edo formazio izango dira Gaztetxeko oholtza gainean:

HELVED RÜM (Paris, FR)
Jazz perkusioa eta arima elektronikoa

UMBAGONG
Free Noise (Azkoitia / Bilbo / Chile)
Akauzazte ta Killerkumeko bateriak txelojole batekin

LEINAD
Free Zahata (Zumaia)
Bertako inprobisazioak

Sarrerek 5 euro balioko dute.