2017/11/24 22:00etan

Antzerkia

Frida

Frida
Aita Mari aretoa, Zumaia

Azaroaren 24an, 22:00etan, Aita Marin. Sarrerak 6 euroan; 4 euroan Gazte Txartelarekin.

Frida Kahlo festa bat da. Bizi-gogoz eta minez beteta dagoen festa bat, non Fridaren gogoan oso bizirik dauden baina egiaz desagertuta edo jada ez dauden gonbidatu asko baitaude. Frida Kahlo festa bat da, eta han agertuko dira alkohola, musika, oroitzapenak, amodioak, samurtasuna, idealak, utopiak,  porrotak.

Azken finean, Frida Kahlo festa handi bat da. Bizitza osoa ospatzeko festa. Bizitza berresteko festa bat, gizaki baten bizitza. Ez mito batena, ezta jainkosa batena ere, emakume baten bizitza baino, Frida Kahlorena. Bizitza bat da, festa bat da, antzerkia da.

Interpretea: Rosa Martínez - Alcocer

Biolina: Fran Lasuen 

Eszenografia: Javier Obregón

Argiztapenaren diseinua: Javi Ulla

Diseinu grafikoa: Fernando De Vicente

Jantzigintza laguntzailea:  Aroa Blanco

Argazkia: Txelu Angoitia

Bideoa: Naiara Roman

Zuz. laguntzailea: Aitor Aresti

Egilea: Humberto Robles  

Zuzendaritza: Paco Obregón