Euskal Herriko Surf Zirkuituko proba jokatuko da asteburuan Orroagan

Baleike 2017ko aza. 16a, 14:53

Asteburu honetan Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako Euskal Surf Zirkuituko hirugarren proba jokatuko da, Orroagan. Hilaren 18an eta 19an jokatzea aurreikusten dute antolatzaileek. 

Bi metro inguruko olatuak iragartzen dira astebururako. Parte-hartzea atzo gauerdian itxi zen. Gizonezkoen open mailan 58 surfista arituko dira emakumezkoetan 12. Bertan izango dira euskal surf munduko izen onentsuenak.