Andoitz Kortak Memoria eta Bizikidetza lantaldean hartu zuen parte atzo Gasteizen

baleike 2017ko aza. 16a, 14:19
Argazkia: Juanan Ruiz/Argazki Press

Atzo amaitu zen Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldean biktimen agerraldien fasea, eta bertan izan zen, besteak beste, Andoitz Korta, Joxe Mari Kortaren semea.

Memoria eta Bizikidetza lantaldean biktimen agerraldien fasea atzo amaitu zen, eta orain Legebiltzarreko alderdi politikoei dagokie, PP izan ezik, gaiari buruzko testua adostu eta idaztea.

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE prest daude indarkeria mota guztietako biktimak aitortzeko. Gasteizen izan ziren lau biktimen testigantzak entzun ziren atzo: Coral Rodriguez, Humberto Fouzen ilobarena; Andoitz Korta, Joxe Mari Kortaren semearena; Maider Garcia Martin, Juan Carlos Garcia Goenaren alabarena; eta Jose Luis de la Cuesta, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidentearena.

Albistea Berria egunkariak landu du. Hemen duzue osorik.