Ekitaldiz beteta dator aurtengo Xixili Eguna

Baleike 2017ko aza. 16a, 14:14

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria. Azken urteotan bezala, musikaren bueltan mugitzen diren herriko hainbat taldek emanaldiak eskainiko dituzte Xixili Egunaren aitzakian. Kalez kale edo aretoetan, musikaz gozatzeko aukerak izango dira, behintzat.

Hemen duzue aurtengo egitarua:

Azaroak 18, larunbata. 

12:30. Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira.

Azaroak 19, igandea.

09:00. Txistulari Bandaren goiz soinua.

11:00. Parrokian, Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira.

Azaroak 23, osteguna.

18:00. Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira.

18:30. Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia.

Azaroak 24, ostirala.

19:30. Komentuan kontzertua: San Pedro Abesbatza.

Azaroak 25. larunbata.

11:30. Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia, Iñigo de Pequeren eskutik.

19:00. Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua. Epic movies