Azken kontzertua emango du Voltaiak estudioan sartu aurretik

Baleike 2017ko aza. 16a, 13:55

Voltaia hirukoteak aurtengo azken kontzertua emango du azaroaren 24an, ostiralean, Baionako Le Magnéto aretoan. 21:30ean izango da kontzertua eta Falta eta Sorotan Babies taldeak izango ditu lagun agertoki gainean.

Medusa diskoaren ondoren egindako kontzertu sortako azkena izango da hau, estudioan sartzekotan daudelako disko berria grabatzeko.