‘Inor ez dator’ mikro antzerkia aurkeztuko du Amaia Irazabalek Donostian

Baleike 2017ko aza. 16a, 12:30

Donostian dagoen La Farandula mikro antzerkien aretoan aurkeztuko du Amaia irazabalek Inor ez dator antzerki laburra. Ostiraletik igandera bitartean hainbat emanaldi emango ditu.

Irazabalek zuzendu eta antzeztuko duen obra honetan, protagonistaren urtebetetzea da, eta eguna ospatzeko, festa bat antolatu du. Dena prest dauka, bakarrik gonbidatuak falta dira, baina inor ez dator.

Egian dagoen La Farandula mikro antzerkien aretoan izango da obra ikusteko aukera ostiraletik igandera bitartean.

Hauek dira antzerki emanaldien ordutegiak:

Ostirala, azaroak 17: 19:40 | 20:10 | 20:40 | 21:10 | 23:10 | 23:40

Larunbata, azaroak 18: 19:40 | 20:10 | 20:40 | 21:10 | 23:10 | 23:40

Igandea, azaroak 19: 19:40 | 20:10 | 20:40 | 21:10