Norvegiarako bidaia antolatu du jubilatu eta pentsiodunen elkarteak

Baleike 2017ko aza. 15a, 12:14
Argazkia: VisitNorway

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Norvegiarako bidaia antolatu du bere bazkideentzat. Maiatzaren 22tik 28ra egingo da bidaia (7 egun eta 6 gau) eta fiordoak eta beste hainbat bazter ikusteko aukera izango dute.

Hegazkinez joango dira Norvegiara, Bilbotik Bergenera doan hegaldi zuzenean. Pentsio osoko hotela (edariak barne) izango dute bidaian parte hartuko dutenek. 

Izen-ematea astelehen honetan, hilaren 20an, zabalduko da Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan. Lekuak mugatuak izango dira. Izena ematerakoan beharrezkoa izango da NANa eramatea. Bidaiaren inguruko xehetasun gehiago Hogarreko tabloian izango duzue.