'Dunkerque' pelikula emango da bihar zine forumean

Baleike 2017ko aza. 16a, 12:04

Ostarrena zine klubak antolatuta, zine forum saioa izango da bihar, 22:00etan hasita, Aita Mari zinean. Oraingo honetan Christopher Nolan (Memento, Origen, Interstellar) britainiarraren azken lana emango da: Dunkerque

Bigarren Mundu Gerran Frantziako Dunkerque hirian izan zen ebakuazioa kontatzen du filmak. Alemaniako naziak Frantzian sartu zirenean, Erresuma Batuko, Frantziako eta Belgikako 300.000 soldaduk baino gehiagok ihes egin zuten. Kostaldetik aterata, Erresuma Batura joan ziren.

Hemen duzue trailerra.