Eskuzko eta zesta puntako partidak jokatuko dira asteburuan Aitzurin

Baleike 2017ko aza. 15a, 09:19

Gipuzkoa txapelketako partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Aitzuri frontoian. Eskuzko eta zesta puntako partidak izango dira.

Ostiralean, 19:15etik aurrera, zesta puntako partidak izango dira. Hirurak ere nagusien 1. mailakoak izango dira: 

  1. Zumaia 1 - Luzean.
  2. Zumaia 2 - B.A.C.
  3. Zumaia 3 - Kostakoak.

Larunbat goizean, 11:00etan hasita, eskuz bi partida jokatuko dira:

  1. Zumaia - Intxurre (kadeteak 2. maila).
  2. Zumaia - Beloki 2 (nagusiak 3. maila).

Larunbat arratsaldean, berriz, 16:00etatik aurrera, eskuzko eta zesta puntako norgehiagokak izango dira:

  1. Eskuz: Zumaia 1 - Gazteleku 3 (alebinak 2. urtea).
  2. Eskuz: Zumaia 2 - Hernani 1 (alebinak 2. urtea).
  3. Eskuz: Zumaia - Behar zana (infantilak 2. urtea).
  4. Zesta punta: Zumaia 2 - Danok Bat (jubenilak).
  5. Zesta punta: Zumaia 4 - Gazteleku (Nagusiak 1. maila).