Aisialdi gunea jarri dute Floreseko ontziralekua zegoen tokian

Baleike 2017ko aza. 14a, 20:50

Gutierrez familiarena izan zen ontziralekua historiara pasa da. Yatea gordetzeko erabiltzen zuten estalpea bota dute eta harekin batera kendu dituzte ontziralekuarekin lotutako zenbait azpiegitura. Haren ordez errioarekin lotura izan duen aialdi gune bat jarri du Kosta Zuzendaritzak.

Egurrezko bi mahai eta aulkiak eta arrapala bat jarri dituzte aurreko eraikinaren lekuan. Bi arte mota ere landatu dituzte, 'Quercus ilex' y 'Quercus rotundifolia' motatakoak. Lanek 139.378,73 euroko aurrekontua izan dute.