Bihar hasiko dira Gabon Koruaren entseguak

Baleike 2017ko aza. 14a, 20:34

Abenduaren 24an aterako da, urteroko legez, Gabon Korua Zumaiako kale eta txokoak Gabonetako abestiekin betetzera. Aurretik, baina, eztarriak berotu behar dira eta data hori bitartera entsegu saioak egingo dira bihartik aurrera.

Emakumeek eta gizonezkoek banatuta hasiko dituzten entsegu saioak. Emakumeenak azaroaren 15ean, 22an eta 29an izango dira eta gizonezkoenak azaroaren 16an, 23an eta 30ean. Entsegu orokorrak, berriz, abenduaren 11ean, 13an, 15ean, 18an eta 20an izango dira. Entsegu guztiak jubilatuen egoitzako bigarren solairuan izango dira, 21:00etatik aurrera.

Ohikoa den bezala, Agustin Zubimendik zuzenduko du koroa. Usadioari jarraituta, abesti bat ere estreinatu edo berreskuratuko dute. Aurten Jainkoa gizondu abestia izango da, urte askoan abestu gabekoa.