Parrokiko kanpaiek ez dituzte orduak ematen matxura bat dela eta

Baleike 2017ko aza. 14a, 14:32

Bada denbora bat parrokiko kanpaiek ez dituztela orduak ematen. Errezurako edo mezarako deia egiten dute kanpaiek, orduak ez, ordea. 

Dirudienez, erlojuaren makinarian matxura bat izan da eta kanpaiek ez dituzte orduak ematen. Erlojua udalarena denez, udalak hartuko du matxura konpontzeko ardura.