Kale Nagusia itxita egongo da bihar egun osoz

Baleike 2017ko aza. 14a, 11:22

Udalak produktu ez labaingarriz estaliko du bihar Kale Nagusiko lurzorua, egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko. Lanak 08:00etan hasiko dira, eta 24 orduz itxiko da kalea ibilgailuentzat.

Kale Nagusia ibilgailuentzat itxita egongo da bihar egun osoz. Autoak Angeles Sorazu kaletik gora eginda Olazabal Idazkaria kaletik pasa ahal izango dute, baina ibilbide hori itxita egongo da kamioientzat, beraz, ezingo dute bertatik pasa.

Kale Nagusia ostegunean zabalduko da berriro ere, 08:00etan, eta ibilgailu guztiek normaltasunez pasa ahal izango dute bertatik.