Enplegu zentroa ostegunean egongo da zabalik

Baleike 2017ko aza. 14a, 11:07

Bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da, eta enpresa sustapen zerbitzua zein lan orientaziorako laguntza eskainiko zaie herritarrei.

Ohikoa den bezala, hileko hirugarren ostegunean, Zumaiako Enplegu Zentroak ateak zabalduko ditu herritarrentzat. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da eta bertan izango dira Mankomunitateko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua eskaintzeko.

Azken zerbitzu horren kasuan bilera eraginkorragoa izan eta teknikariek zumaiarren behar eta eskakizunetara egokitutako erantzuna eman ahal izateko komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea harrera@urolakosta.eus helbide elektronikoan, edo 943 89 08 08 telefonoan.