baleike.eus

Etxeetako zaintza lanaren alde informazio gunea jarriko du LABek ostegunean

baleike 2017-11-14 09:47   Gizartea

Datorren azaroaren 16an eta 17an, ostegunean eta ostiralean, Urola Kostan zehar Lan duina bizi duina ekimen ibiltaria antolatu du LAB sindikatuak. Zestoan, Azpeitian eta Zumaian izango dira ekimenak, eta herri horietan jarriko dituzten infoguneen bidez, bizitza duinerako lan guztien aitortza eta defentsa behar-beharrezkoak direla adierazten saiatuko dira. 

Zumaian, ostegunean, hilaren 16an, jarriko dute infogunea Saregileen plazan, 16:00etatik 19:00etara. Bertan, lan ororen errekonozimendutik prekarietatean aurkako borroka irudikatuko dute, eta batez ere, etxeetako zaintza lana hartuko dute oinarri. "Malen Etxekoekin dugun harremana baliatuz, sektore honek bizi duen egoera gogorra ikusarazi eta salatuko dugu", kontatu dute LABeko kideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa