Nordic Walking saioa egingo da igandean

Baleike 2017ko aza. 13a, 10:38

Udaberrian, iparraldeko herrialdeetan jatorria duen Nordic Walking kirolaren inguruko ikastaroa egin zen Zumaian. Azaroaren 19an, igandean, ibilaldia egingo da herriko hainbat txoko ezagutuz. 

Nordic Walking kirol diziplina, bastoien laguntzarekin oinezko martxak egitea da. Iparraldeko herrialdeetan du jatorria eta gero eta ezagunagoa egiten ari da gure artean. Udaberrian oinarrizko ikastaro bat egin ondoren, ibilaldi bat egingo da igandean Zumaiatik barrena.

Zuloaga museoan izango da irteera, eta handik, Urola ibaiaren ondotik, San Telmo ermitarantz joango dira partaideak. Ermita bisitatu ondoren, Flysch-etara joango dira zeharkaldia jarraitzeko asmoarekin. Algorrin geldialdia egin ondoren, herrirantz bueltatuko dira ibilaldiarekin amaitzeko.

Hauek dira ibilbidearen ezaugarriak:

Irteera ordua: 08:45.

Iraupena: 4 ordu.

Distantzia: 12 kilometro.

Desnibela: 187 m.

Zailtasuna: erraza.

Antolatzailea: Oriaibai Nordic Walking Elkartea.

Horretaz gain, abenduaren 2an ikastaro berri bat antolatuko dute.