Langileen erronkari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira Gaztetxeko azaroko ekitaldiak

Baleike 2017ko aza. 10a, 15:48

Zine eta musika saioak, eta hitzaldiak izango dira besteak beste azaro honetan Torreberri Gaztetxean. Hasteko, gaur bertan, Iparra mugimenduak antolatutako hitzaldia izango da. 

Errusiar Iraultzaren 100. urteurrena betetzen dela eta eskualde mailan antolatutako ekintzen baitan kokatzen da gaur, 19:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean izango den hitzaldia. Langile boterearen eraikuntza Euskal Herrian. Egungo erronkak du izenburua hitzaldiak.

Azaroan zehar beste honako ekitaldiak izango dira:

  1. Azaroak 12, igandea: Captain Fantastic (Paradisu Zinema). 19:00etan.
  2. Azaroak 18, larunbata: Gaztetxeko asanblada. 11:00etan.
  3. Azaroak 19, igandea: Helved Rüm, Umbagong eta Leinad (kontzertua). 18:00etan.
  4. Azaroak 24, ostirala: Uther, Sinmas, Paniko (kontzertua). 22:00etan.
  5. Azaroak 25, larunbata: Goiko, Uranga, Huegun (DJak). 22:00etan.