baleike.eus

Urteurreneko ekitaldiak izango dituzte asteburuan Pulpoko bazkideek

Baleike 2017-11-10 13:05   Gizartea

Pulpo elkartean gaur eguerdian hasi dituzte urteurreneko ekitaldiak. 12:30ean suziriak jaurtiki dituzte eta ondoren, ohikoa den bezala, olagarro zopa eman zaie bazkide eta bertaratu direnei. 

Ekitaldiek asteburuan jarraituko dute. Arratsaldean, 16:30ean, mus txapelketa jokatuko da. Irabazleek txapelak eta bi ardo botila jasoko dituzte eta finalistek bi ardo botila.

Bihar izango dute urteurren eguna. 12:30ean suziriak botako dira eta Elkarteko bendera eta ikurrina igoko dituzte. 13:00etan, bazkideak lokalean elkartuko dira eta ondoren trikitixak girotutako txikiteoa egingo dute. Bazkaria 14:30ean izango da, elkarteko lokalean. 

Igandean, 11:00etan, hildako bazkideen oroimenezko meza egingo da parrokian eta, ondoren, salda emango da elkartean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa