[AUDIOA] Felix Aizpurua Euskadi Irratiko 'Hiri gorrian' saioan izan da

Baleike 2017ko aza. 9a, 19:21

Arraunaren hainbat xehetasun kontatzen dituen Tapa pala! bideo sortako arduradunetako eta Baleikeko kide Felix Aizpurua, Euskadi Irratiko Hiri gorrian saioan izan da gaur arratsaldean. Sara Gandara ETBko esatariarekin batera izan da arraunari eta kirolari buruz hizketan. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa.

Baleikek bigarren urtez jarraian atera du aurten Tapa pala! bideo sorta. Iaz Tokikom sarietan aipamena lortu zuen eta aurten ikus-entzunezko mailan saria jaso du. Urriaren 27an egin zen sarien banaketa Usurbilen. 

Erlazionatuak