‘Volar' dokumentala emango da asteartean Oxforden

Baleike 2017ko aza. 9a, 15:12

Datorren asteartean, azaroaren 14an, Emakundek ekoiztutako Volar dokumentala eskainiko da Oxford aretoan, 18:30. Dokumentalaren proiekzioa azaroaren 25eko egunaren harira izango da. 

Emakundek ekoiztutako lan honek indarkeria jasan duten 9 emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Kontakizuna publiko egiteko sentitutako beharretik sortuta ekimena da; genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua.

Hau da pelikularen sinopsia: genero indarkeria jasan duten 9 emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin ezberdinak dituzte, baina elkar ezagutzeko  gai dira hitzen beharrik gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu, baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Horrez gain, euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari.

Donostiako 65. Zinemaldian estreinatu zen Bertha Gaztelumendik zuzendutako dokumentala. Emanaldiaren ondoren solasaldia egongo da.