Beheko Plaza jubilatuen eta pentsionisten elkarteak antolatuta, Baztanerako irteera egin zen larunbatean. Bertan Zumaiako 116 jubilatuk hartu zuten parte eta Baztaneko zenbait txoko ezagutzeko aukera izan zuten: Bertizeko parkea, Irurita eta Elizondo, besteak beste. Azken herri honetan egindako bazkariaren ondoren, bingo eta dantza saioa izan zuten edadetuek.