Bere ibilbideari buruzko errepasoa egingo du Alex Urangak ostiralean Aizarnazabalen

baleike 2017ko aza. 8a, 12:21

Alex Urangak itxiko ditu ostiralean Aizarnazabalgo Kirol Jardunaldiak bodyboardlari buruzko hitzaldi bat emanez. 19:00etan hasiko da saioa, eta ikus-entzunezko proiekzioarekin osatuko da.

Aizarnazabalgo Kirol Jardunaldien azken saioa izango da ostiralean, azaroaren 10ean, eta bertan egongo da Alex Uranga bodyboardlaria. Zumaiarrak bere ibilbidearen berri emango du hitzaldian, eta ikus-entzunezko bideo bat ere eskainiko da. Saioa 19:00etan hasiko da, Gaztetxean.

Kirol Jardunaldiak urriaren 20an hasi ziren Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatuta. Lehenengo hizlaria hain zuzen, beste zumaiar bat izan zen: Iñaki Osa Goikoetxea. Azaroaren 3an, berriz, Jorge del Cid eta Nerea Odriozola rallyetako pilotu eta kopilotu diren senar-emazteak eskaini zuten solasaldia.