Asteburuko partidak Aitzurin

Baleike 2017ko aza. 8a, 10:29

Gipuzkoako Txapelketaren barnean, eskuzko eta zesta puntako hainbat partida jokatuko dira asteburuan Aitzuriko frontoian. Igande arratsaldean federazioaren antolakuntzatik kanpoko partidak izango dira.

Asteburuko karteldegia ostiralean hasiko da alebin bigarren mailakoekin. Eskuzko partida izango da Zumaia 3 eta Gazteleku 1ren artean, 19:30ean.

Larunbatean aldiz, zesta puntako partida bakarra jokatuko da 17:00etan. Nagusien mailako partida izango da Kostakoak eta Zumaia 1ren artean.

Igandean, berriz, hauek izango dira jokatuko diren partidak, guztiak zesta puntakoak: goizeko 11:00etan hasita, Luzen-Zumaia 4ren aurka, eta B.A.C-Zumaia 3ren aurka. Arratsaldean berriz, 17:00etatik aurrera,  alebinetako kinielak izango dira.