51 zumaiarrek hartuko dute parte Behobia-Donostia krosean

Baleike 2017ko aza. 7a, 12:00

Igande honetan korrituko da 53. Behobia-Donostia lasterketa. Izen-ematea aspaldi itxi zen eta parte hartuko duten milaka korrikalariren artean (31.276 guztira), Behobiako irteera puntuan izango dira Zumaiako korrikalariak ere. Zehazki, 51 dira aurtengo lasterketarako izena eman duten zumaiarrak.

Aurten ere autobusa izango da Zumaiatik korrikalariak Behobiara eramateko eta, behin lasterketa amaituta, parte-hartzaileak etxera ekartzeko. Busa goizeko 7:30ean aterako da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izenak Lubaki kiroldegian eman daitezke (943 862 021).