Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta irteera egin zen atzo

Baleike 2017ko aza. 6a, 13:40

Bizikletan ibiltzea zuen maite Joxe Mari Kortak eta mendiko bizikletetara igota oroitu zuten atzo ETAk hildako enpresarioa. Joxe Mari Kortaren bidetik fundazioak eta Sastrakas mendiko bizikleta taldeak antolatutako irteera izan zen. Zumaian hasi eta bukatu zen eta, tartean, Arroa Behea eta Arroa Goia, Oikia eta Artaditik pasa ziren txirrindulariak.