Lehenengo familia irteera egin zuen atzo Ludotekak

baleike 2017ko aza. 6a, 11:24
Argazkia: Ludoteka

Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, Oñatiko Arrikrutz kobazulora egin zuten bisita Ludotekako haurrek eta beraien gurasoek.

Ikasturte honetako lehenengo familia irteera izan zen atzo Oñatiko Arrikrutzera egin zutena. Haur eta helduek osatutako taldeak, 36 danera, lehen gizakien garaiko bizimodua, animaliak... ezagutzeko aukera izan zuten.

Bestalde, euri urak Euskal Herriko mendien barrenean sortzen dituen zuloak aurrez aurre ikusteko aukera ere izan zuten. Eguraldi kaxkarra izan bazen ere ederki pasa zuten. Goxo-goxo bazkaldu ondoren Zumaiara itzuli ziren, eta hurrengoa noiz izango den irrikaz joan ziren familiak.