Lapurreta egin dute Txirrindularitza Elkartean

Baleike 2017ko aza. 5a, 20:11
Lapurtutako bi bizikletak.

Zumaiako Txirrindularitza Elkarteko garajetik kotxea eraman dute materialarekin. Kotxea eta material gehiena agertu da, baina bi bizikleta falta zaizkie.

Gaur ohartu dira txirrindulari elkarteko kideak lapurreta egin dietela Gernikako Parkean daukaten garajean. Falta zaizkien bi bizikleten argazkia bidali digute, norbaitek ikusiz gero Udaltzaingoan abisa dezan.