Preso politikoak askatzea eta herritarrei hitza ematea aldarrikatu dute gaur

Baleike 2017ko aza. 3a, 20:52

Gure Esku Dago mugimenduak, EAL, LAB eta ESK sindikatuek eta EAJ eta EH Bildu alderdiek deituta, hainbat herritar elkarretaratu dira gaur Erribera kalean, magnolioaren aurrean, preso politikoak askatzea eskatzeko. Atzo Kataluniako Govern erdia espetxeratu ondoren egin dute eragile hauek deialdi hau. 

Demokrazia. Herritarrok dugu hitza lema zeraman pankarta bat eraman dute bertaratu direnek. Herriguneko kaleetan zehar eraman dute aldarria.