Mareak harrapatutako hiru lagun atera dituzte harraldetik

Baleike 2017ko aza. 2a, 13:56
Argazkia: Gontxalo Torre

Harraldean mareak harrapatuta geratu diren hiru lagun atera behar izan dituzte gaur. Eguerdi aldera izan da gertakaria. Bikote bat eta haien umea harrapatuta geratu dira Algorri eta Andikaerreka arteko kalan. Ikusita ezin zutela brankada berriro pasa, larrialdi zerbitzuei deitu diete. 

Gurutze Gorria eta Ertzaintza bertaratu da ingurura eta zodiac baten bidez atera dute familia harraldetik.