Bidegorriaren aldeko taldearen eskertza

Baleike 2017ko aza. 2a, 09:47

Urriaren 28an, Bidegorriaren aldeko martxa egin zen Zumaiatik eta Lasaotik irtenda. Ekintza arrakastatsua izan zen, eta hori dela eta, Bidegorriaren aldeko taldeak, bideo hau egin du eskertza moduan.

"Oso gustora gaude larunbateko martxak izan zuen arrakastarekin. Zumaiatik eta Lasaotik abiatu ziren bi zutabeak gehituz gero 500 pertsona inguru bildu ginen! Jendeak bidea amaitzearen aldeko jarrera argia duela erakutsi zigun eta herritarrengandik lanerako borondate handia sumatu genuen”, adierazi dute taldetik. “Orain indarrak batu eta lanean jarraitzea dagokigu. Izan ere, hurrengo helburua argia da: Gipuzkoako Diputazioko 2018ko aurrekontuetan Urolako Bidegorria amaitzeko diru partida bat aurreikustea”, esan dute.