Azaroaren 25eko egitaraua zehazteko asanblada egingo da larunbatean gaztetxean

Baleike 2017ko aza. 2a, 09:28

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatzen da. Horren harira, azaroaren 4an, larunbatean, egun horretan zer egin erabakitzeko asanblada egingo da 11:00etan, gaztetxean.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatzen da. Datuen arabera, Espainian zortzi orduro emakume bat bortxatua da; eta Mexiko eta beste zenbait herrialdeetan gauza bera bi orduro gertatzen da. Horrez gain, emakumeen %70 baino gehiagok jasan izan dute edo jasango dute kaleko jazarpen edo erasoaren bat bizitzan zehar.

Horren aurrean, desadostasuna adierazi eta azaroaren 25ean zer egin erabakitzeko larunbatean asanblada izango da gaztetxean, 11:00etan.