Bilboko manifestaziora joateko autobusa izango da Zumaiatik

Baleike 2017ko aza. 1a, 11:21

Larunbatean manifestazio nazionala deitu dute Euskal Herriko hainbat eragilek, "155. ren kontra, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen alde" lemapean.

Manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zumaiatik. 15:15etan irtengo da Etxezarreta kaleko geltokitik, Hortz Klinika aurretik. Izenak Alkartetxean eta Inpernupen emango dira.